HITZKETA

 HitzKeta Proiektua:


Gaurko IKTko klasean, HitzKeta proiektua osatzen duten kideekin egoteko aukera izan dugu, beraz, proiektu honen berri izan dugu. 2017-1018 ikasturtean jarri zen martxan eta proiektu honen helburu gisa, haurrentzako olerki, liburu edota abestiak zabaltzea da, betiere euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoarekin. 


Hasiera batean, Donostiako Irakasle Eskolako lau kideren lan soil bat zen baina, azkenean, aurrera eramateko erabakia hartu zuten. Izan ere, baita teknologia berriak ere erabiltzea pentsatu zuten, modu honetara euskarazko literatura eta musika lantzeko baliabideak gainerako pertsonei helduz eta erakutsiz. Hori horrela izanda, Haur Hezkuntzako etapara ez ezik, musika eta literaturara ere bideratzea erabaki zuten. Hortaz, hau guztiaren lanketa bat egin ondoren, HitzKeta Proiektuaren web gune bat sortzeko ideia izan zuten, honekin, edozein adinetako pertsonei gerturatuz. Sortutako web-gune honetan, euskarazko literaturari buruzko bilduma bat egin zuten eta, era berean, material ezberdina dago euskara era didaktiko batean lantzeko. Hau guztia azaldu ondoren, argi ikus daiteke beraien helburu nagusia euskara eta euskal kultura bultzatzea dela.


Horrez gain, web-gunean euskara ez dakiten pertsonentzat egokituta dagoela esan beharra daukagu, izan ere, euskara zein gaztelania erabiltzen dute, baita eskolatik kanpo ere euskara ez dakiten familiak erabiltzeko.


Aipatutako proiektua oso interesgarria iruditzeaz gain, garrantzitsua ere dela aipatu nahiko genuke, guztiok erabili ditzakegun baliabidea baita. Lehen aipatu bezala, Web-gunean era ezberdinetako jarduerak agertzen dira, hauek euskararen hedapenean laguntzen dutelarik. Honen ondorioz, gure kultura aurrera egin dezan gure papera irakaslea izanez, ikastoletan ikasleek gure laguntzarekin landu ditzaketen ariketak eta material desberdinak oso baliagarriak dira. Are gehiago, haurrek txikitatik bizi diren kultura gustokoa izatea lortu nahi dugu. Beraz eta behin guzti hau esanez, web-gunearen edukiarekin bat gatoz, oso onuragarria iruditzen baitzaigu gure etorkizunerako. Gainera, hain zapaldua den gure hizkuntza hedatzeko baliogarria dela uste dugu.

 


 

 

Carballa Perez, Maialen.

Fernández Ruiz, Jessica.

Fernández Sánchez, Laura.

García Pérez, Carla.

Hurtado Maniega, Laura.



Comentarios